Mundua

Korsikan turismo gune baten aurkako atentatua izan da

Armaturik sartu ziren atzo hainbat pertsona, eta bertan zeuden pertsonak atxiki ondoren, lehergaiak jarri eta ondoren eztandarazi zituzten.

2010eko abenduaren 23a
14:16
Entzun
Atentatua izan da bart Korsika iparraldeko turismo gune baten aurka. Castellare-di-Casinca herrian izan da erasoa, armaturik zihoazen hainbat pertsona turismo gunean sartu eta bertan zeudenak atxiki ondoren, lehergaiak eztandarazi dituztenean.

Dominique Alzeari Bastiako fiskalak "azken aldian izan den atentaturik larrienetako bat" izan dela esan du. France.info irratiaren arabera, kilometrotan entzun zen eztanda. Kalteak ugariak direla esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.