Korsika

Korsikar independentista bat hil da berari bonbak eztanda eginda

2007ko urtarrilaren 4a
15:49
Entzun
Atzo gauean Korsikan bonba batek berari eztanda egin eta hil zena, militante independentista dela esan dute gaur. Ange Marie Tiberi da hildakoa eta 50 urte zituen. Irlaren iparraldean, Sollenzara herri ondoko hondartza batean topatu zuten poliziek Tiberiren gorpua, txikituta. Harekin batera beste militante bat zegoen, Alain Rugieri, eta zauritu egin zen; Bastiako ospitale batera eraman zuten.

Frantziako Poliziak uste duenez, Tiberik eta Rugierik udarako etxe-gune batean bonba lehertarazi eta gero, hondartza aldera jo zuten beste bonba batekin, eta lehergailuak eztanda egin zien orduan.

Iaz hiru korsikar militante independentista hil ziren modu berean, eurei bonbak eztanda eginda.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.