2008ko otsailean aldebakarreko independentzia aldarrikapena egin zuen Kosovok —Serbiari lotua zegoen—, eta mendebaldeak onartu egin zuen, baina harrezkero nazioartearen zaintzapean egon da, bake plana ezar zedin. Lau urte pasako epea ezarri zioten "erabat burujabe" izateko. Gaur amaitu da epe hori, eta Pristinan ospakizun ekitaldi bat egingo du Kosovok. Dena dela, nazioarteko tropek oraindik han jarraituko dute.
Europako Parlamentuak Kosovo Europan sartzeko prozesuari buruzko ebazpen bat onartu du aurten, baina EB Europako Batasuneko bost estatuk ez dute oraindik haren independentzia ontzat eman: Espainia, Zipre, Grezia, Errumania eta Eslovakiak. Jarrera aldatzeko eskatu die Europako Parlamentuak.
EBko beste 22 estatuek onartua dute Kosovoren independentzia, baita munduko beste 88k ere.
Gaur Alemaniako Gobernuak esan du Kosovo "politikoki prestatuta" dagoela, eta berak biharko egunean ere lagundu egingo diola.