mundua

Kosovo iparraldean izandako istiluak gaitzetsi ditu EBk

Serbiari eta Kosovori berriro elkarrizketak hasteko eskatu die EBko kanpo politikarako ordezkariak.

2011ko uztailaren 28a
15:43
Entzun

Europako Batasuneko kanpo politikarako ordezkari Catherine Ashtonek gogor gaitzetsi ditu Kosovo iparraldean azken egunetan izandako istiluak, eta elkarrizketak berriro hasteko eskatu die aldeei. "Gertakari hauek onartzeinak dira", esan du. Ashtonen ustez, Belgrad eta Pristinak tentsioak alde batera uzteko eta lasaitasuna eta segurtasuna berrezartzeko eginbeharra dute.

Azaldu du Serbiako presidente Boris Tadicekin eta Kosovoko lehen ministro Hashim Thacirekin hitz egin duela; EBren kezka azaldu, eta elkarrizketak berriro hasteko eta zintzilik dituzten gaiak berandu gabe konpontzeko eskatu die.

Orain, NATOko tropek zaintzen dute gunea.

Erretiratu egin dira astelehenean Serbiako mugako bi pasabide okupatu zituzten Kosovoko Poliziaren indar bereziak. Giroa ez da baretu, ordea, polizien eta Serbiako Zupce herriko biztanleen arteko tiroketa baten ondorioz Kosovoko polizia bat hil dela eta.

Kosovok Serbiako inportazioak debekatu zituen, Serbiak bere produktuen aurka ezarritako betoari erantzunez. Debekua egonda ere inportazioek jarraitzen zutela eta, Kosovok poliziak eraman zituen mugako pasabideetara. Hori da herrialdeak okupazioa azaltzeko erabiltzen duen argudioa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.