KOSOVO

Kosovo onar dezala eskatu die Europako Parlamentuak bost estatu kideri

Soilik Espainiak, Ziprek, Greziak, Eslovakiak eta Errumaniak ez dute onartzen Kosovo estatu gisa.

Europako Batasunak kontratatutako langileak Kosovo iparraldeko Mitrovica herriko zubian lanean. VALDRIN XHEMAJ / EFE
2016ko otsailaren 4a
09:26
Entzun

Eremua egonkortzen eta Serbiarekiko harremanak normaltzen lagunduko lukeelakoan eskatu diete Europako Batasuneko bost kide horiei aitor dezatela Kosovo. Ebazpenak aldeko 403 boto jaso ditu, 130 kontra eta 104 abstentzio.

Onartutako testuaren arabera, aitortza hori eginda "Europako Batasunaren sinesgarritasuna handituko litzateke bere kanpo politikan". Edonola ere, Europako Batasunak eta Kosovok eginiko Egonkortze eta Elkartze Akordioa onartu egin zuen Europako Kontseiluak iazko urriaren 27an, eta Europako Parlamentuak ontzat jo du Espainiak, Ziprek, Greziak, Eslovakiak eta Errumaniak onarpen hori erraztu izana.

EBren eta Kosovoren arteko akordio horrek, praktikan, bidea zabaltzen dio bien arteko lankidetzari esparru ugaritan. Europarlamentariek nabarmendu egin dituzte Kosovoren eta Serbiaren arteko harremanak normaltzeko prozesuan iaz emandako aurrerapausoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.