Kosovoko Poliziak esan duenez, hango presidente Ibrahim Rugova Pristinan den Europako Batasuneko Atzerri politikarako goi arduradun Javier Solanarekin biltzera zihoan Pristinara, Solana han dagoela aprobetxatuz. Bidean leherketa izan da, ordea, baina konboiari ez dio askorik eragin. Beraz, aurrera jarraitu dute. Orain, Rugova eta Solana bilduta daude.
Ez dute baieztatu presidentearen kontrako atentatua izan denik. Hala ere, presidentearen konboia pasatzen ari zela izan da leherketa. Konboiko auto bat kaltetuta geratu dela jakinarazi dute.
Leherketa izan den kontainerraren ingurua hesituta dauka orain poliziak.
Kosovo
Kosovoko presidentea zihoan konboia pasatzerakoan lehergailua jarri dute eta pertsona bat zauritu da
Kosovoko presidente Ibrahim Rugovaren konboia pasatzen ari zela leherketa izan da Pristinan. Kosovoko Poliziak jakinarazi duenez, lagun bat zauritu da, eta kalte materialak eragin ditu, baina, Rugova onik atera da. Polizaren arabera, kontainer batean zegoen lehergailua, eta inguruko hainbat eraikinetako kristalak hautsi ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu