Kosovoko presidenteak dimisioa eman du
PRISTINA. Fatmir Sejdiu Kosovoko presidenteak dimisioa eman behar izan du. Auzitegi Konstituzionalak iragan astean jakinarazi zion presidentetza eta alderdi bateko buruzagitza ez direla kargu bateragarriak, eta horregatik eman du dimisioa. Kosovok independentzia aldarrikatu zuenean, 2006an, eskuratu zuen presidentetza Sejdiuk. Orain Serbiarekiko harremanak oker daitezkeela ohartarazi dute hainbat adituk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu