Kosovoren independentzia da Ahtisaarirentzat irtenbide bakarra

Erredakzioa
2007ko martxoaren 21a
00:00
Entzun
Ia urtebetez independentziahitzaren erabilera saihesten aritu ostean, NBEren Kosovorako ordezkari bereziak, Martti Ahtisaarik, iragarri du «nazioarteak ikuskatutako independentzia» dela Kosovorentzako irtenbide bakarra. Nazio Batuen Erakundeko ordezkariaren iritziz, Kosovok Serbiarekin bat egitea ez da aukera posiblea, ezta eskualdeak nazioartearen esku jarraitzea ere: «Anbiguotasun politikoak jarraitzen badu arriskuan egongo lirateke Kosovoko eta eskualdeko bakea eta egonkortasuna. Independentzia da arrisku hori saihesteko bide bakarra».

NBEren planaren arabera, Kosovo nazioartearen baldintzak betetzeko eta gutxiengoen eskubideak bere kabuz bermatzeko gai den arte, Europako Batasuneko ordezkaritza eta NATOko indarrak arduratuko dira segurtasunaz eta baldintzak betetzen direla bermatzeaz. Ahtisaariren esanetan, gutxiengoen eskubideak bermatzeko egin behar du lan nazioarteak.



ERRUSIA HASERRE. Serbiako Gobernua ez dator bat Ahtisaariren iritziarekin. Serbia prest dago Kosovori autonomia handiagoa emateko, baina ez haren independentzia onartzeko. Kosovo Serbiaren probintzia izaten jarraitzea nahi du. Harekin bat dator Errusia ere. Vladimir Putin presidentearen arabera, Kosovori independentzia emanez gero, beste hainbat eskualdek ere gauza bera eskatuko dute, eta horrek ezegonkortasuna eragingo du.

Errusiak Nazio Batuen Erakundean duen enbaxadore Vitali Shurkinek leporatu dio Martti Ahtisaariri independentziaren aldeko jarrera bultzatzea, eta soilik Kosovoren ikuspegia defendatzea Nazio Baten Erakundeko beste ordezkarien aurrean. «Bi aldeek onartuko duten egitasmo baten alde egin beharrean, independentziaren aldeko jarrera bultzatzen ari da, eta hori ez da zuzena», nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.