Larritasuna areagotzen ari da Georgia eta honetatik askatzeko borrokan ari den Hego Osetia errepublika autonomoaren arteko mugaldean. Atzo tiroketak izan ziren mugako hainbat guneetan, Georgiako presidenteak Errusiari independentziazalei laguntzarik ez emateko ohartarazpena egiten zion bitartean. Egun Errusiako, Georgiako eta Hego Osetiako militarrez osaturiko bake indar bateratua dago zabalduta eskualdean.
«Errusiako indar inperialista batzuk Georgia gatazka armatu batean sartzen saiatzen ari dira Hego Osetian», esan zuen atzo Mikhail Saakashvili Georgiako presidenteak. Aurrez-aurreko armatu hori abiatzen bada, «jada ez da izango Georgiaren barne gatazka bat, baizik eta Georgia eta Errusiaren artekoa», ohartarazi zuen Tblisiko agintariak.Errusiako Legebiltzarrak, ordea, «probokazioa» leporatu zion atzo Tblisiri. Georgiako agintariek Hego Osetian 3.000 soldatu armatu zabaldu dituztela gaineratu zuten. Militar talde hau ateratzeko exijitzen du Kremlinek, «aurrez-aurreko armatua saihesteko». Eskualdean bizi diren herritar errusiarren «eskubide eta interesak defendatzeko beharra» nabarmendu zuen Errusiako Atzerri Ministerioak.
Zaurituak mugaldean
Hiru soldadu georgiar eta polizia bat zauritu ziren atzo, horietako bat larri 1990ko hamarkadaren hasieratik de facto independente den Hego Osetia eta Georgiaren arteko mugaldean.
Ameriketako Estatu Batuen laguntzarekin heldu zen Shaakaashvili agintera joan zen urteko azaroan, oposizioko manifestariek. Edvard Shevardnadze presidentearen agintaldiarekin bukatu zutenean. Boterera heldu eta Abkhazia, Adjaria eta Hego Osetia errepublikak «berriz konkistatzeko» kanpainari ekin zion Saakashvilik.
HEGO OSETIA
Krisian Moskuk «asmo inperialistak» dituela salatu du Georgiak
Tiroketak eta zaurituak errepublika independentistaren mugaldean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu