Mundua

Kroaziak bihar sinatuko du Europako Batasunera sartzeko ituna

2013an egingo du sarrera hogeitazortzigarren kideak eta bitartean barne erreformekin jarraitu beharko du. Bihar hasiko dituzte, halaber, Serbiarekin negoziazioak. 

2011ko abenduaren 8a
19:07
Entzun

Kroaziak bihar sinatuko du Europar Batasunera sartzeko ituna eta hala, 2013ko uztailaren 1ean, Europar Batasuneko hogeitazortzigarren kidea bihurtuko litzateke. Bihar goizeko 08:30 sinatuko dute hitzarmena, Europar Batasuneko gobernuak Bruselan egingo duen goi bileraren aurretik. Horrela, Jadranka Kosor, Kroaziako lehen ministroak, bileran parte hartzerik izango du, behatzaile gisa. 

2005ean hasi zituzten negoziazioak eta ekainean bukatu ziren. Hilaren 1ean, Europako Parlamentua Kroaziaren sarreraren alde agertu zen, Batasuna handitzea "egonkortasuna eta oparotasuna" bermatzeko bide dela adieraziz. Hala ere, kide bihurtzeko eguna iritsi bitartean, barne erreformekin jarraitu beharko du Kroaziako gobernuak, bereziki justiziari dagokion alorrean. Kroaziako gobernuak adierazi du erreferenduma egingo duela datorren urteko lehendabiziko hilabeteetan. 

Esloveniaren ondotik, Kroazia EBn sartuko den Jugoslavia ohiko bigarren herrialdea da. Hain zuen, aurten bete ziren hogei urte bi herrialde horiek independentzia aldarrikatu zutela.

Hurrengoa ere bidean

Bihar hastekoak dira, ere berean, Serbiarekin negozioazioak Europar Batasunera sartzeko. Kosovorekiko harremanak normaltzea zen EBak Serbiari ezarritako baldintza. Alemaniak beto eskubidea mantenduko duen ikusteko dago. Haren esanetan, hautagaiak "estatusa lortzeko baldintzarik ez du betetzen oraindik". 2007an EBk eta Serbiak Egonkortze eta Elkartze Itunaren zirriborroa sinatu zuten. 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.