Mundua

Kroaziak gaur aitortu du Kosovo herrialde independente gisa

2008ko martxoaren 19a
16:42
Entzun
Kroaziak ere herrialde independente gisatzat du Kosovo. Gaur aitortu du hori ofizialki, erabaki horrek Gobernu barruan tentsioak eragin dituen arren. Izan ere, Kroaziako serbiarren alderdia bertako kideetakoa da (Serbiar Gutxiengoaren Alderdia, SDSS). Hala, Slobodan Uzelac SDSSko kide eta Kroaziako Gobernuko lehen ministrordeak kargua exekutiboaren esku utzi du gaur.

Ivo Sanader lehen ministroak esan du ez duela Uzelacen dimisioa onartuko eta SDSSk Gobernuan segituko duela espero du. "Guk Serbiarekin harreman onak eduki nahi ditugu aurrerantzean ere, bai politikoki, bai ekonomikoki", adierazi du Sanaderrek, Kosovoren independentzia aitortu ondotik.

Hungariak ere ofizialki gaur onartu du Kosovoren erabakia. Gauza bera egin zuten lehenago Ameriketako Estatu Batuek eta Frantziak, esaterako. Otsailaren 17an aldarrikatu zuen Kosovok Serbiarekiko independentzia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.