Kroaziako gerran ez zela genozidioa izan azaldu du Serbiak, Hagan

Erredakzioa
2008ko maiatzaren 27a
00:00
Entzun
Jugoslavia Ohiarentzako Nazioarteko Auzitegian, Hagan (Herbehereak), atzo hasi ziren aztertzen Kroaziak Serbiari egindako genozidio akusazioak. Kroaziako gerran (1991- 1995) genozidioa gertatu izana ukatu egin zuen Serbiak. Kroaziak 1999an ezarri zuen salaketa Hagan. Belgradek, beraz, ukatu egin du hori. Tibore Varady Serbiako gobernuaren izenean hitz egin zuen atzo Hagan: «Jakina da, bai, krimen larriak gertatu zirela Kroazian eta haien erantzuleak serbiar batzuk izan zirela, baina gertaera itzel haiek ez dira sekula genozidio baten neurrikoak izan». Belgradeko ordezkariak aitortu egin zuen serbiar batzuek gerra legeak hautsi eta krimenak egin zituztela eta, horien ondorioz, kroaziarrek sufrimenduak pairatu zituztela. Bere ustez, hala ere, gerra «aspaldi» dago amaituta, eta gaur egun bestelakoa da egoera: «Europaren barnean etorkizun berbera daukagu».

Nazioarteko testuen irizpideen arabera, genozidiorik ez zela gertatu argudiatzeaz gainera, Serbiak Hagako Auzitegiaren eskuduntzak auzitan jarri ditu. Jugoslaviako Errepublika Federalak 1990. hamarkadan ez zuela sinatuta genozidioaren kontrako nazioarteko hitzarmena jakinarazi du Belgradek.Serbia, hartara, ez litzatekeela horren erantzule gaineratu dute ordezkariek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.