Kroaziako lehen ministro ohia atxilotu dute
VIENA.Austriako Poliziak Ivo Sanader Kroaziako lehen ministro ohia atxilotu zuen atzo, autobide batean. Ostegunean, Kroaziako Parlamentuak immunitatea kendu zion Sanaderri, eta agintari ohiak ihes egin zuen. Ustelkeria leporatzen diote, baina salaketa «politikoa» dela dio. 2009ko uztailean utzi zuen kargua, ezustean .
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu