Kronologia: Kolonbiako azken bake negoziazioak

2012ko urriaren 2a
09:00
Entzun

1998

• Ekainaren 9a. Andres Pastrana Kolonbiako presidentea eta Manuel Marulanda Tirofijo FARCeko burua bildu ziren.

• Urriaren 23a. Gobernuak 42.000 kilometro koadroko eremu desmilitarizatua utzi zuen FARCen esku, bake negoziazioak han egiteko.

1999
• Urtarrilaren 7a. Bake prozesua ofizialki hasi zuten.

• Urtarrilaren 17a. FARCek prozesua eten zuen, gobernuari paramilitarren aurka gogorrago egin zezan eskatzeko.

• Maiatzaren 6a. Bi aldeak negoziaziorako Agenda Komuna aztertzen hasi ziren.

2000
• Urtarrilaren 13a. Berriz ekin zieten elkarrizketei.

2001
• Otsailaren 8a. Pastrana eta Tirofijo presoak trukatzeaz mintzatu ziren. • Urriaren 5a. Itun bat sinatu zuten su-etena lortzeko. 2002

• Otsailaren 20. Gobernuak prozesua eten, eta gune neutrala hartzera bidali zuen armada.

2005
• Uztailaren 27. Alvaro Uriberen Gobernuak bultzatuta, Justizia eta Bakerako Legea onartu zuten, paramilitarrak desmilitarizatzen hasteko. Legea aplikagarria zen gerrillentzat ere.

2007
• Urriaren 25a. Martin Caballero hil zuen armadak, FARCeko buruzagietako bat.

2008
• Martxoaren 28a. Manuel Marilanda Tirofijo hil zen, munduko gerrillaririk zaharrena.

• Uztailaren 2a. Ingrid Betancourt askatu zuen armadak. Sei urtez bahitua izan zuen FARCek.

2010
• Irailaren 23a. Jorge Briceño Mono Rojoy FARCeko buruzagi militarra hil zuen armadak.

2011
• Ekainaren 11. Biktimen Legea eta Lurrak Itzultzeko Legea onartu zituen gobernuak.

• Azaroaren 15a. FARCeko buru Alfonso Cano hil zuten, eta Timochenkok hartu zion lekukoa.

2012
• Otsailaren 26a. FARCek bahiketak baztertu, eta azken bahituak aske utzi zituen.

• Ekainaren 14a. Parlamentuak Bakerako Legea onartu zuen, talde armatuekin negoziatzea ahalbidetzeko.

• Abuztuaren 27a. Telesurrek iragarri zuen FARCek eta gobernuak ituna sinatu zutela bake prozesua hasteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.