USTEZKO ESTATU KOLPEEN JAZARPENA
•2007ko ekaina. Ezkutatutako armak aurkitu zituzten, eta hainbat soldadu ohi atxilotu zituzten.
•2008ko uztaila. Hogei lagun atxilotu zituzten, tartean bi jeneral ohi eta kazetari ezagun bat. «Istilu politikoak sustatzea eta estatu kolpea antolatzeko ahalegina egitea» leporatu zieten.
•2008ko urria. Epailearen aurrera eraman zituzten 86 lagun, kolpea emateko Ergenekon konspirazioa leporatuta.
•2009ko uztaila. Kolpeagatiko bigarren epaiketan 56lagun jarri ziren akusatuen aulkian.
•2009ko azaroa. Taraf egunkariak kolpea emateko Kaiola konspirazioaren inguruko informazioa argitaratu zuen, eta atxiloketak egin zituzten.
•2010eko urtarrila. Taraf egunkariak 2003ko Sledgehammer konspirazioaren berri eman zuen.
•2010eko otsaila. 40 ofizialetik gora atxilotu zituzten Sledgehammerauziagatik.
•2010eko ekaina. Itsas armadako 33 ofizialen kontrako epaiketa hasi zen, Kaiola auziagatik.
•2011ko uztaila. Armadako hainbat agintarik dimisioa eman zuten, ofizial nagusi gehiagoren atxiloketengatik protesta egiteko.
•2011ko azaroa. Hamahiru kazetariren kontrako epaiketa hasi zuten, Ergenekon auziarekin lotura izatea leporatuta.
•2012ko urtarrila. Ilker Basbug Turkiako armadaburua izandakoa atxilotu dute, estatu kolpea emateko ahalegina egotzita. Ergenekon auziaren barruan izan da atxiloketa.