Kronologia

2010eko abenduaren 23a
00:00
Entzun
1960. Boli Kostak Frantziatik independentzia lortu zuen. Felix Houphet-Boigny izendatu zuten presidente. 43 urtez egon zen boterean.

1990. Lehen aldiz, alderdi anitzeko hauteskundeak egin ziren. Laurent Gbagbori irabazi zion Houphet-Boignyk.

1993. Houphet-Boigny hil zen.

2000. Gbagbok bozak irabazi zituen. Alassane Ouattarari ez zioten lehiatzen utzi. Bi aldeen arteko istiluak lehertu ziren.

2002. Ouattararen alderdiari gobernuan sartzen utzi zioten. Hilabete geroago, ordea, gerra hasi zen. FN Indar Berriak matxino taldeak herrialdearen iparraldea hartu zuen.

2004. NBEren kasko urdinek eta Frantziako armadak gatazkan esku hartu zuten.

2005. Gobernuak eta matxinoek borroken amaiera iragarri zuten. Istiluak ez ziren amaitu.

2007. Trantsiziozko gobernua eratu zuten: Gbagbo presidente, eta Guillaume Soro matxinoen burua lehen ministro.

2010. Ouattarak hauteskundeak irabazi zituen, baina Gbagbok ez zituen emaitzak onartu, eta garailetzat jo zuen bere burua. NBEk boterea uzteko eskatu zion Gbagbori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.