Protestak herrialde arabiarretan. Irudia. Egipto
KUARTELETARA ITZULTZEKO ESKAERA
Ortziralea musulmanen asteko egun santua dela baliatuta, hainbat herrialde arabiarretan protestak izan ziren atzo. Egipton, milaka lagunek hartu zuten atzo ere Tahrir plaza, baina azken protestetan baino gutxiago bildu ziren. Hamasei eragilek deitu zuten atzoko protestara, Kuarteletara itzul zaitezte lelopean. Militarrei boterea uzteko exijitu zieten manifestariek. Kontseilu Militarreko buru Hussein Tantatui mariskala Hosni Mubarak presidente ohiarekin alderatzen zuten karikatura ugari erakutsi zituzten. Jordanian, berriz, 2.000 lagun elkartu ziren Amman hiriburuan, gobernuaren dimisioa eta erreforma politikoak eskatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu