Kuba AEEra itzultzeko eztabaida atzeratu egin dute beste behin

Erredakzioa
2009ko maiatzaren 23a
00:00
Entzun
Gerra Hotzean kanporatu zuten Kuba AEE Amerikako Estatuen Erakundetik. 1962an izan zen, misilen krisia zabalik zenean. Atzo, baina, uharteari erakundean parte hartzen utziko dioten aztertzen hasi behar zuen AEEk. Horretarako «momentu egokia» ez zela ebatzi, eta beste behin, eztabaida atzeratzea erabaki zuen, ordea, Latinoamerikako herrialdeak biltzen dituen erakunde horrek. Kubaren auzia patxadaz aztertzeko denbora eskatu dute.

Bloke komunistarekin harremanak izateagatik kanporatu zuten Kuba Amerikako Estatuen Erakundetik. Harreman horiek AEEren printzipioekin bat ez zetozela iritzi zioten orduan, eta bileretan parte hartzea debekatu zioten. Hala ere, erakundeko kide izaten jarraitzen du Kubak, formalki bada ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.