MUNDUA

Kubak beste bost preso askatuko dituela jakinarazi du Habanako artzapezkikutzak

Horiekin 47 izango dira jada Espainiara joateko Kubako agintarien proposamena onartu duten presoak.

2010eko urriaren 22a
17:48
Entzun
Kubak beste bost preso askatuko ditu datozen egunetan. Habanako apezpikutzak jakinarazi duenez, beste botek onartu dute aske geratzeko proposamena Kubatik ateratzeko baldintzarekin. Horiekin 47 izango dira jada proposamena onartu dutenak. Aurreko kasuetan gertatu bezala, bost horiek ere Espainiara joango dira.

Juana Maria Nieves Mena, Domingo Ozuna Mederos, Juan Francisco Marimon Gomez, Misael Mena eta Jose Luis Ramil Navarro dira bost preso horiek. Kubako disidenteen CCDHRN elkarteak "deserria" onartuz Kubako Gobernuak irabazten duela salatu du, "preso politikoak gainetik kentzen dituztelako".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.