Kubako Gobernuak baztertu egin du AEBek herrialdearen giza eskubideen inguruan egindako txostena, eta salatu du horretan biltzen diren "gezurrek eta desitxuratzeek" asmo bakarra dutela: "Kubaren aurkako blokeo politika ankerra justifikatzea".
Txosten horrek dio Kuban eskubideak "modu sistemikoan" zapaltzen direla eta 2011n hori agerian geratu zela "gobernuaren mehatxuekin, larderiarekin, jazarpenekin eta herritarrak elkarrekin ez biltzeko egindako atxiloketekin".
Kubako Kanpo Harremanetarako Ministerioak gaur adierazi du AEBen politika hori gero eta baztertuago dagoela bai AEBetan, baita AEBetatik kanpo ere, eta berretsi du txostenean jasotzen denak ez duela "zerikusirik" errealitatearekin.
"Kubak berebiziko ekarpena egin dio giza eskubideen oinarrizko eskubideari, herrialdean bertan nahiz mundu osoan", gaineratu du ministerioak.