Mundua

Kuban trantsizioa behar dela ukatu du 'Granma'-k

AEBetan “eskuineko jende talde zaharkitu bati min eman” arren Kuban lasaitasuna nabari dela kaleratu du gaur Kubako egunkari nagusi =i Granma=i-k. Kuban “Trantsizio Gobernua” sortzeko laguntza emango zuela esan zuen atzo AEBetako presidente Bushek. Horren inguruan, “trantsizioa” ez dela “kubatarren hiztegian sartzen” nabarmendu du kazetak

2006ko abuztuaren 4a
17:54
Entzun
Raul Castrori buruz, nazioa ondo gobernatuko duela iritzi dio Granma-k. Astelehenean behin-behinean agintea utzi behar izan zuen Fidel Castrok, hesteetako odol-isuri bat zela-eta ebakuntza egin behar ziotelako. Haren lekua, Raul Castro 75 urteko anaiak hartu du. Fidel Castrok onera egiten duen bitartean, “kubatarrak beren burua defenditzeko prest” daudela gogorarazi du egunkariak, eta Raul Castro irmo ari dela aginteko ardurak aurrera eramaten.

Bestalde, Kubako erregimen aldaketaren alde agertu zen atzo AEBetako George Bush presidentea eta “demokrazia lortzeko bidean” AEB lagun izango dutela esan zien herritarrei. Horren harira, Bushen “adierazpenak onartezinak” direla salatu du Granma-k.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.