PJAK Kurdistanen Libre Bizitzeko Alderdia gerrillako kideen eta polizien arteko borrokak izan dira asteburu honetan Kurdistanen. Iranek jakinarazi duenez enfrentamenduetan hainbat gerrillari hil dira, zenbakia zehaztu ez badute ere. Hainbat gerrillari kurdu ere atxilotu egin dituztela eman dute aditzera. Vali Hajgolizade Joi hiriko fiskalaren hilketarekin zerikusia izatea leporatzen diete gerrillari horiei -urtarrilean hil zuten fiskala-.
Ali Larijani Irango Legebiltzarreko presidenteak, berriz, gerrillako ustezko buruzagi bat estraditatzeko eskatu dio Alemaniari. Abdu Rahman Haji Ahmadi iragan ostiralean atxilotu zuten Kolonian.
Kurdistanen PJAK gerrillako hainbat lagun borroketan hil direla dio Iranek
Alemanian atxilotu berri duten gerrillako ustezko buruzagia estraditatzeko eskatu du Irango Parlamentuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu