Kurdistanen Turkiako bi soldadu hil dituzte

2012ko uztailaren 28a
00:00
Entzun
ANKARA. Turkiaren menpeko Kurdistanen, hego-ekialdeko Diyarbakir hirian, bi soldadu hil eta militar bat eta zibil bat zauritu dituzte zubi baten azpian mina bat leherrarazita. Soldaduak zihoazen autoa zubitik pasatzean egin du minak eztanda. Diyarbakirko gobernadore Mustafa Toprakek adierazi du ordubete lehenago leku berean beste mina bat lehertu dutela baina ez duela zauriturik eragin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.