Kurdistango lurrikaran gutxienez 471 lagun hil dira
ANKARA. Igandean Kurdistanen izandako lurrikaran hildakoen kopurua 471ra igo da, eta zaurituena 1.650era. Lurrikara Van probintzian izan zen, eta eguraldi txarrak salbamendu lanak zaildu ditu. Horrez gain, KCK Kurdistango Herri Konfederazioak adierazi duenez, ez dira behar bezainbeste laguntza talde iritsi, eta gehiago eskatu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu