Kurduek urte berria ospatu dute
Istanbul. Udaberriarekin batera heltzen da kurduen urte berria ere, Newroz, alegia. Kurduak nagusi diren herrialdeetan ospakizun ugari izan ziren atzo. Argazkian ageri den bezala, suaren gainetik salto eginez ematen diote ongietorria urte berriari. Hala, iraganeko oroitzapen txarrak erretzen dituzte sutan. Turkiaren menpeko Kurdistanen, baina, ospakizunak liskarretan amaitu ziren. Diyarbakirren, esaterako, 70 pertsona inguru atxilotu zituzten. Turkiako presidente Recep Tayyip Erdoganek, berriz, bat egiteko eta borrokak amaitzeko eskatu zien kurdu eta turkiarrei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu