Siria

Kurduen esku dagoen gune bat bonbardatu du Siriak, gatazka hasi zenetik lehenengoz

Ez dago hildako eta zauritu kopuruei buruzko daturik. Siriako gatazka hasi zenetik, lehen aldia da erregimenak kurduen esku dagoen gune bat airez erasotzen duena.

Herriaren Babes Unitateetako (YPG) miliziano kurduak, 2013ko irudi batean. GP / EFE
Ane Zuazubiskar Iñarra.
2016ko abuztuaren 18a
09:12
Entzun

Siria ipar-ekialdeko Al-Hasaka hiria bonbardatu dute siriako aireko indarrek. 2011n gatazka hasi zenetik, lehen aldia da Siriak kurduen esku dagoen eremu bati airez eraso egiten diona. ANHA berri agentziak zabaldu duenez, morteroak jaurtita eraso egiten saiatu da Siria; lortu ez, eta hegazkinak erabilita bonbardatu du hiria. Ez dago hildako eta zauritu kopuruari buruzko daturik. 

Etxebizitzak dauden zenbait auzo bonbardatu dituzte hegazkinek. Erasoaren berri eman dute kurduen Herriaren Babes Unitateek (YPG), eta jakinarazi dute "hildakoak eta martiriak" eragin dituela erasoak.

Siriako ipar-ekialdean dago Al-Hasaka, eta ia 200.000 biztanle ditu. Kurduen YPG milizien eta Siriako armadaren artean banatuta dago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.