Kutsatutako ur eta aireak milioika haur hiltzen dituzte urtean

Ingurumenean eragindako osasun arazo larrienak ekidin daitezkeela uste du OMEk

2007ko ekainaren 14a
00:00
Entzun
Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) pertsonen osasunean ingurumenak nola eragiten duen aztertu du. Izan ere, 23 naziotako heriotzen %10 kutsatutako urak eta aireak eragiten dituztela adierazi du. Haurrak dira kutsadurak eragindako arriskuak gehien jasaten dituztenak, bereziki garapen bidean diren herrialdeetako bost urte azpikoak. Erakundeak azaldu duenez, heriotza gehien eragiten duten arriskuak saihestu daitezke, halaber.

Bost urtetik beherako haurren kopurua biztanleria osoaren %10a besterik ez bada ere, sektore hau da ondorio gehien jasaten dituena. Besteak beste, duten gorputz masaren proportzioan sustantzia kaltegarri gehiago hartzen dituztelako edo defentsa gutxiago dituztelako dute hilkortasun tasa altuagoa. Industrializazioa, hirietako biztanleriaren handitzea, klima aldaketa, produktu kimikoen erabilera handitzea eta ingurumenaren degradazioa dira haurrak orain hamar urte arte ezagutu ere egiten ziren arriskuen aurrean jartzen dituztenak. Beherako eta arnasinfekzioak dira heriotza eragiten duten gaixotasun ohikoenak.

Lee Jong-wook, OMEko zuzendari nagusiak, salatu duenez, «onartezina da gizarteko pertsona erasotzen errazenak ingurumenean topatzen diren osasun arriskuen prezio altuena ordaindu beharra izatea».

OMEk aurkeztu duen txostenean jasotzen da, halaber, ingurumen kutsatuak garapen herrietan dauden giza taldeak erasotzen dituela batez ere. Kutsadurak ez duhain gordin eragiten diru-iturri altuak dituzten herrialdeetan.



KLIMA ALDAKETA. Carlos Corvalan ingurumen osasuntsu baterako lanean diharduen OMEko koordinatzaileak adierazi duenez, klima aldaketak gaixotasun eta heriotzak ugariko ditu. Munduko gaixotasunen laurdena ingurumenarekin erlazionatutako arrazoien ondorio direlaeta egoera hobetzeko ardura denek dutela gogorarazi du, «inor ez baita ingurumenaren arriskuetatik libratzen», esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.