Kyotoko Protokoloak 2012rako berotegi efektua eragiten duten gasen emisioa %5,2 gutxitzera behartzen ditu garatutako 39 herrialde, 1990eko mailarekin alderatuta. Itunaren lehen fasea amaitzeko urtebete falta denean, helburua betetzeko bidean direla diote azken ikerketek. Garapen bidean diren herrialdeen gas kutsagarrien emisioen gorakada izugarriak, baina, berotze globala azkartzea eragin du.
Garapen bidean diren herrialdeei —Txinari, Indiari eta Brasili, esaterako— ez die betebeharrik exijitzen itunak, klima aldaketaren ardura industrializatutako herrialdeena dela erabaki baitzuten. AEBek, bidegabea dela argudiatuta, ez dute akordioa bete.
Kyotoko Protokoloaren helburuak beteko badira ere, berotze globalak ez du etenik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu