Mundua

Laboristen porrota Ingalaterrako eta Galesko udal hauteskundeetan

Londresko eta beste zenbait hiritako botoak falta dira oraindik zenbatzeko, baina orain arteko emaitzen arabera, hirugarren indarra lirateke, kontserbadoreen eta liberalen atzetik. Gordon Brown lehen ministroaren alderdiak 60ko hamarkadatik izandako emaitzarik txarrena litzateke.

2008ko maiatzaren 2a
12:39
Entzun
Erresuma Batuko lehen ministro Gorden Brownen Alderdi Laborista porrot handia ari da jasaten Ingalaterrako eta Galesko udal hauteskundeetan. Orain arteko emaitzen arabera, kontserbadoreek bildu dituzte boto gehien (%44); haien atzetik liberal demokratak kokatu dira (%25), eta laboristak hirugarren lekuan leudeke %24rekin. Zenbaketa amaitzean datuak horiek balira, 60ko hamarkadatik izandako emaitzarik txarrenak bilduko lituzkete laboristek.

Hala ere, Londres eta beste hiri batzuetako zenbaketak falta dira. Londresen Ken Livingstone egungo alkate laboristak boto mordoxka bil dezake, baina Boris Johnson kontserbadoreen hautagaiak ere babes handia jasoko du inkesten arabera.

Analisten arabera, laboristak udal hauteskundeetan jasaten ari diren porrota 1995ean John Major kontserbadoreak izan zuenaren parekoa da. Handik bi urtera, hauteskunde orokorrak galdu zituen Majorrek eta Tony Blair laboristak hartu zuen agintea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.