mundua

Lagun bat hil da eta 40ren bat zauritu Jerusalemen, autobus geltoki bateko leherketan

Juduen auzoan izan da atentatua, ustez poltsa batean zegoen bonba batek eztanda eginda. Palestinako lehen ministroak  gaitzetsi egin du "eraso terrorista".

2011ko martxoaren 23a
18:33
Entzun

Gaur eguerdian bonba bat lehertu da Jerusalemen eta, lehen informazioen arabera, emakumezko bat hil egin da eta 40ren bat lagun zauritu egin dira; horietatik bi, oso larri daude.

Jerusalemgo juduen auzoan gertatu da leherketa, hiriaren sarrera nagusi bateko autobus geltoki batean, Israelgo irrati publikoaren arabera. Ustez poltsa batean zegoen bonba. Hainbat anbulantzia joan da bertara erasoren ondotik. Ikerketako iturriek diote bonbak kilo bat edo bi kilo lehergai zituela.

Salam Faiad Palestinako lehen ministroak atentatua gaitzetsi egin du. "Atzean zein dagoen aparte utzita, gogor gaitzesten dut eraso terrorista". Israelgo eta Palestinako "indarkeriaren olatua geratu" egin behar dela esan du. Al Fata erakundeko kidea da Faiad.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.