James Wolfensohnek Laukoteari bildalitako gutun batean eman du PANren egoera larriaren berri: "PANen finantzazio arazoei irtenbidea bilatzen ez bazaie, bi astetan ekonomikoko lur jota nola geratzen den ikus dezakegu".
Laukotearen begirale bereziaren arabera PANek ezin izan dizkie soldatak ordaindu 150.000 funtzionariori. Izan ere,PANi hilero mugetako tasen eta zergen ordainketa etetea erabaki zuenIsraelek. Osloko Akordioetan zehazten den konpromisoa da hori.Hamas Erresitentzia Islamikorako Mugimenduak urtarrilaren 25eko legebiltzarrerako hauteskundeak irabazi ostean hartu zuen Israelek ordainketa horiek etetea; hilean 35 milioi euro jasotzen zituen PANek Israelek bildutako zergen bidez.
Bruselak 120 milioi euroko diru laguntza iragarri du
Europako Kontseiluak PANi 120 milioi euroko diru-laguntza bidaltzeko proposamena egin dio gaur Europako Batasuneko ministroen kontseiluari. Benita Ferrero Waldner Atzerri Harremanetarako komisarioak eman du proposamenaren berri: "Oinarrizko beharrei erantzuteko laguntza poltsa mamitsua iragarriiko dut gaur".
Laguntza poltsa hori 120 milioi eurokoa izango da. ACNUR Nazio Batuen Erakundeko Errefuxiatuen Laguntzarako Agentziaren bidez 64 milioi euro erabiliko dituzte osasunari eta hezkuntzari lotutako gastuei aurre egiteko. Beste 40 milioi zuzenean erabiliko dira bi hilabetez elektrizitatea ordaintzeko. Eta falta diren 17, 5 milioi euroak Mahmud Abbas PANeko presidenteari helaraziko zaikio soldatak ordaindu ditzan.
Wolfendohnek gutunean adierazten duenez, Palestinako Ekonomia ministroak 60 eta 80 milioi dolar bitartean berehala behar dituzteka ohartarazi du. Begirale bereziaren datuen arabera, diru laguntza berehala eskuratzen ez badu bi hilabeteren buruan 110 eta 180 milioi dolar arteko defizita pilatuko du PANek.
Ekialde hurbila
Laguntza ekonomikoa jaso ezean PAN lur jota gera daitekeela ohartarazi du Laukoteak
Krisi ekonomikoak eraginda PAN Palestinako Aginte Nazionala egoera larrian dagoela ohartarazi du James Wolfensohn Madrilgo Laukotearen –AEBak, EB, Errusia eta NBE– Ekialde Hurbileko begirale bereziak. Irtenbiderik bilatu ezean bi asteren buruan PAN lur jota gera daitekeela azaldu du. Palestiako Gobernuak, antza, ezin izan die euren soldata ordaindu 150.000 funtzionariori, Israelek diru transferentziak egiteari utzi diolako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu