Joan Laporta Bartzelona futbol klubeko presidente ohi eta Democracia Catalana alderdi politiko berriko buruzagiak Kataluniaren indepedentziaren aldeko eragileei proposatu die bat egin eta Solidaritat Catalana koalizioa sortzekoKataluniako Legebiltzarrerako hurrengo hauteskundeetarako -1906an ere eratu zuten-. Helburuak, haren arabera: koalizioak irabazi bozak -udazkenean izango dira-, gobernua osatu, independentzia aldarrikatu, erreferenduma egin eta irabazi, eta Espainiako Estatuarekin negoziatu bereizketa prozesua.
Alfons Lopez Tena Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko (CGPJ) kide ohia eta Uriel Bertran ERCko diputatua ondoan dituela egin du proposamena Laportak, Bartzelonan.
CDC, Unio Democratica, ERC, EUiA -IUren adarra-, ICV edota Reagrupamenti egin die dei koalizioa osatzeko. "Hau da garaia aurrerapausoa emateko. Arduraz jokatu behar da, eta inteligentziarekin".
Democracia Catalanako buruaren ustez, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Kataluniako Estatutu berriari buruz emandako epaiak -ontzat jo du, baina murrizketa garrantzitsuak eginda-, "bide autonomistaren bukaera dela esan nahi du".
Katalunian iazko irailetik independentziari buruzko galdeketak -ez lotzaileak- egiten ari dira herri eta hirietan. %25 inguruko parte-hartzea izan da eta %90 independentziaren alde azaldu dira.
herrialde katalanak
Laportak katalan independentisten koalizioa osatzea proposatu du
Democracia Catalanako buruaren arabera, hauek dira helburuak: koalizioa osatu, udazkeneko hauteskundeak irabazi, gobernua osatu, independentzia aldarrikatu, erreferenduma egin eta irabazi, eta Espainiarekin negoziatu bereizketa prozesua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu