Ali Larijani Irango Nazio Segurtasunerako Kontseilu Goreneko idazkariak dimisioa eman du, eta Mahmud Ahmadinejad presidenteak onartu egin du kargu uztea. Teherango Gobernuaren inguruko iturriek ez dute zehaztu Larijaniren dimisioaren arrazoia, baina agertu dute azken hilabeteetan behin baino gehiagotan adierazi diola nahi hori presidenteari baina Ahmadinejadek orain arte ez duela onartu.
Irango Gobernuan eragin handia du Larijaniren karguak, besteak beste, atzerri politikako ardatzetako batzuk idazkaritza horrettik finkatzen baitira. Besteak beste, Larijani izan da Iranen garapen nuklearrerako programagatik nazioartean sortu den auzian negoziatzaile nagusia. Nolanahi ere, Irango Gobernuak nabarmendu du Larijaniren dimisioak ez duela eragingo orain arte programa nuklearraren inguruan izan duten politikan. Hala, asteartean Erroman Europako Batasuneko Atzerri Politikarako goi ordezkari Javier Solanak Irango ordezkariekin egitekoa duen bilera egingo dela ziurtatu dute iturri horiek.
Zenbait analistaren iduriko, Irango erregimenean barne tira-birak daudela erakusten du Larijaniren dimisioak.
Mundua
Larijaniren dimisioak ez duela beren politika nuklearra aldatuko agertu du Iranek
Nazio Segurtasunerako Kontseilu Goreneko idazkariak kargua utzi du. Iranen atzerri politikaren gidari nagusietako bat zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu