EKIALDE HURBILEKO GATAZKA

Larrialdi egoera eta krisi gobernua ezarri ditu Arafatek

2003ko urriaren 7a
00:00
Entzun
Gaza eta Zisjordanian larrialdi egoera ezartzeko dekretua izenpetu zuen atzo Palestinako Aginte Nazionaleko (PAN) presidente Jasser Arafatek. Honez gain, «palestinarren batasuna sendotzeko», krisi kabinetea izendatzea erabaki zuen. Asteazkenean aurkeztekoa den gobernua bederatzi ministrok osatuko dute, eta Ahmed Kureia izango dute buru. PANeko lehen ministroa jardunean den Kureiak atzo esan zuenez, Israelekin aurki su-etena sinatzea espero du eta ez du talde armatu palestinarren kontra jotzeko asmorik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.