Protestak herrialde arabiarretan

Larrialdi legea bertan behera uzteko protesta egin dute Egipton

Erredakzioa
2011ko irailaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ehunka lagun elkartu ziren atzo Kairoko Tahrir plazan, larrialdi legea bertan behera utz dezatela eskatzeko. Hango hedabideek jakinarazi dutenez, otsailaz geroztik Tahrirren jende gutxien bildu duen protesta izan da, gehienbat iragan astean elkartu zen jendetza kontuan hartuta.

Larrialdi legea 1981ean ezarri zuen Hosni Mubarakek, eta haren aurkako matxinadaren oinarrizko eskakizunetako bat izan da hura bertan behera uztea. Kontseilu Militarrak, baina, bere osotasunean aplikatzea erabaki du.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.