Ebola

Larrialdiko bilera batera deitu ditu OMEk Afrikako osasun ministroak, Ebola izurria dela eta

Lehen kasuak Ginean agertu ziren, baina dagoeneko beste hamar herrialdetara zabaldu da, eta 468 lagun hil ditu.

2014ko uztailaren 2a
10:44
Entzun

Izurria geldiaraziko badute "muturreko neurriak" hartu beharko direla ohartarazi du OME Osasunaren Mundu Erakundeak, Ghanan egiten ari diren larrialdiko bileran, Akkran. Izan ere, azken urteetako Ebola izurri okerrena jasaten ari dira Afrikan. Otsailetik ekainera bitartean, 763 lagun kutsatu dira, eta horietatik 468 hil.

Ebolaz kutsatutakoen %90 hil egiten dira, eta ez dago gaitza sendatuko duen botika edo txertorik. Kutsatzea eragozteko modu bakarra gaixoak bakartzea da, baina, askotan, medikuak heltzen direnerako gaitza zabaldua da.

OMEk nabarmendu du halakoetan azkarrena mugak ixtea balitz ere hori ezinezkoa dela egun. Horregatik, elkarlana indartzera eta informazioa partekatzera deitu ditu kasuak agertu diren herrialdeetako osasun ministroak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.