AEB-etako hauteskunde primarioak

Larunbatean erretiratuko da Clinton eta Obama babesteko eskatuko die bere jarraitzaileei

Halaber, Obamaren presidenteorde izateko prest agertu da, baina oraindik ez du erantzunik jaso.

2008ko ekainaren 5a
17:41
Entzun
Datorren larunbatean, Washingtonen, iragarriko du Hillary Clinton New Yorkeko senadoreak AEBetako presidentetzarako hautagai demokrata izateko lehiatik erretiratzen dela. Clintonen kanpainako iturriek eman dute horren berri, eta ekitaldi berean bere jarraitzaileei Barack Obama babesteko eskatuko diela aurreratu dute. Azken bost hilabeteetan buruz buruko lehia estuan neurtu dira Clinton eta Obama Alderdi Demokratako hauteskunde primarioetan, eta azkenean, Illinoisko senadorea nagusitu da.

Larunbateko ekitaldian Obamaren aldeko eta Alderdi Demokrataren aldeko deia egingo du, beraz, Clintonek. Halaber, Obamaren presidenteorde izateko eta harekin kanpaina egiteko prest legokeela agertu zien atzo New Yorkeko hautetsi demokratei. Obamak, ordea, ez du oraindik agertu eskaintza hori onartzen duen edo ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.