Larunbaterako manifestazioa antolatu dute Bilbon, 155. artikuluaren aurka

155.ari ez. Demokrazia eta erabakitzeko eskubidea izango da leloa, eta Casillatik abiatuko da.

Manifestazioaren deitzaileak, aurkezpenean. IBAI MARURI BILBAO
Ibai Maruri Bilbao.
2017ko urriaren 30a
07:38
Entzun

ELA, LAB, EH Bildu, Gure Esku Dago, Etxalde, Steilas, EHNE, CNT, ESK eta Hiruk deituta, 155. artikuluaren kontrako manifestazioa egingo dute larunbatean, Bilbon. 17:00etan abiatuko da, Casillatik, eta 155.ari ez. Demokrazia eta erabakitzeko eskubidea izango da leloa. Atxikimenduak eskatu dituzte.

Ana Perezek (Steilas) eta Ana Castrok irakurri dute deialdia gaur arratsaldean, euskaraz eta gaztelaniaz, hurrenez hurren. 155.aren aplikazioa, Kataluniako espetxeratzeak eta "gertakari errepresiboak" salatu dituzte. "Eskubide zibil eta politikoak errespetatzea, demokrazian sakontzea eta erabakitzeko eskubidea aintzat hartzea da konponbiderako oinarria", esan dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.