Irak

Lasaitasunerako deia egin dute buruzagi xiitek

Irakeko komunitate xiita zabala izan zuten jomuga atzoko bi atentatu handiek —azken datuen arabera, 66 hildako eta 200dik gora zauritu utzi dituzte—. Hori dela eta, lasaitasunerako deia egin dute buruzagi xiitek, eta mendekurik ez hartzeko eskatu diete beren jarraitzaileei. Erantzunik egokiena datorren hilaren 30erako aurreikusita dauden hauteskundeetan parte hartzea dela adierazi dute.

2004ko abenduaren 20a
12:00
Entzun
Kerbala eta Najaf xiiten hiri santuetan atentatu handi bana izan ziren atzo. Zehazki, bonba-autoak leherrarazi zituzten, bai Kerbalan eta bai Najafen, eta hildako eta zauritu kopuru handia utzi.

Azken datuen arabera, Najafeko erasoan 52 pertsona hil ziren eta 142 zauritu. Kebalan, berriz, 14 hil zituzten eta 57 dira zaurituak. Beraz, guztira, 66 lagun hil zituzten eta 200 inguru zauritu.

Agintari xiitek zei Irakeko behin-behineko Gobernuak Saddam Husseinen aldeko erresistentzia sunitari egotzi dizkiete erasoak. Erreboltarien helburua datorren hilaren 30ean egitekoak diren hauteskundeak eragoztea dela iritzi diote.

Saddam Husseinen erregimenaren garaian beren eskubideak guztiz zapalduta bazituzten ere, xiitak gehiengoa dira Iraken, eta, orain, koalizioa osatu dute hauteskundeetara aurkezteko eta agintera iristeko.

Ildo horretatik, lasaitasunerako deia egin diete xiitei beren buruzagiek. Indarkeriazko mendekurik ez hartzeko eskatu diete, eta erantzunik egokinea datorren hilean hauteskundeak egiteko bidea erraztea eta haietan parte hartzea dela esan diete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.