Lau bonba atzeman ditu Greziako Poliziak, bat Sarkozyrentzat

Segurtasun indarrek uste dute lehergailuak ezker muturreko taldeek bidali dituztela, eta ez Al Kaedak

Erredakzioa
2010eko azaroaren 2a
00:00
Entzun
Mexikok, Belgikak eta Herbehereek Grezian dituzten enbaxaden eta Frantziako presidente Nicolas Sarkozyren kontrako lau lehergailu atzeman zituen atzo Greziako Poliziak. Haietako batek behar baino lehenago egin zuen eztanda, eta mezularitza zerbitzuetako langile bat zauritu zuen. Beste bi lehergailu 22 eta 24 urteko bi gazteri kendu zizkieten -biak atxilotuta daude-; eta laugarrena, berriz, mezularitza enpresa pribatu batean aurkitu zuten. Greziako segurtasun indarrek ukatu egin dute bonbak Al Kaedak bidaliak direla, eta ezker muturreko taldeekin lotu dituzte.

Bestalde, Yemendik AEBetara lehergailuak bidali zituztenen bila jarraitzen dute Sanako agintariek, emakume bat eta Al Kaedako ustezko kide Ibrahim Hasan al Asiri. Horrekin lotuta, eta eraso gehiagoren beldur, Somaliatik Erresuma Baturako hegaldiak eten ditu Londresek. Gauza bera egin du Alemaniak ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.