Talde armatu batek Nazio Batuen Erakundeak Afganistanen daukan egoitza bat hartu du gaur goizean: Herat eskualdekoa, Guzar barrutian. Handik ordu batzuetara bukatu da operazioa, Nazio Batuetako segurtasun taldeko kideek ekintzaileak kontrolpean hartu dituztenean.
Bi parteen arteko tiroketan lau ekintzaile hil dira -iturri ofizialen arabera, ekintzako denak-, eta hiru polizia zauritu.
afganistan
Lau ekintzaile hil dira Nazio Batuen egoitza baten aurkako erasoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu