munDUA

Lau israeldar hil dituzte Palestinan, tiroz

Zisjordanian izan da erasoa. Bihar Israelgo eta Palestinako agintari ofizialak Washingtonen biltzekoak dira.

2010eko abuztuaren 31
21:00
Entzun
Lau israeldar hil dituzte gaur arratsaldean Zisjordaniako (Palestina) errepide batean egindako erasoan, Hebron hiritik gertu. Tiroz hil dituzte. Biktimak 25 eta 40 urteko bi gizonezko eta adin bereko bi emakumezko dira -horietako bat haurdun zegoen-.

Israelgo eta Palestinako agintari ofizialak bihar Washingtonen (AEB) biltzekoak dira, bake negoziazioak sustatzeko asmoz.

Israelen kolonizazio politikaren ondorioz, Zisjordanian milioi erdi kolono bizi da egun. Arrazoi ekonomikoengatik joandakoak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.