Duela urtebetetik preso zeuden lau kazetari aske utzi ditu gaur Istanbulgo epaile batek. Gobernua kentzeko asmoz jarduerak egin izana egotzita sartu zituzten kartzelara.
Lau kazetarien artean daude Ahmet Sik eta Nedim Sener, ikerketako kazetaritzan eta nazioartean ezagunak. Badaezpadako espetxealdian zeuzkaten.