Mundua

Lau lagun hil dira eraso suizida batean, Afganistanen

Bi herritar eta AEBetako soldadu bat hil dira, eta gutxienez 23 lagun daude zaurituta. Alemaniako enbaxadaren eta AEBetako base baten artean zartarazi ditu lehergaiak erasotzaileak, gaur goizean.

2009ko urtarrilaren 17a
15:41
Entzun
Gutxienez lau pertsona hil eta 23 zauritu dira Kabulen gaur goizean, eraso suizida batean. Erasotzaileaz gainera, AEBetako soldadu bat eta bi zibil hil dira. Erasotzaileak auto batean zeramatzan lehergaiak eztandarazi ditu, Alemaniako enbaxadaren eta AEBetako tropen base baten artean.

Erasoa beraiek egin dutela jakinarazi dute borrokalari talibanek. Haien arabera, zortzi dira hildako soldaduak, eta diplomatiko alemaniarrak ere badaude biktimen artean. Erasotzailearen izena ere eman dute: Shams-ul-Rahman.

Angela Merkel Alemaniako kantzillerrak erasoa gaitzetsi du, eta Afganistanen ordezkariak izaten jarraituko dutela esan du. "Afganistanekin dugun konpromisoa mantenduko dugu".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.