Iraken okupazioa

Lau lagun hil dituzte Bagdadeko atentatuan, eta Kirkukekoan bi

Bagdad mendebaldeko Jarmuk auzoan leherketa handi bat izan da gaur, eta gutxienez lau lagun hil dira. Kirkuken ere atentatua egin dute eta han hildakoak bi dira. Bagdadeko atentaua polizia-etxe baten ondoan egin dute, baina hildakoak zibilak dira. Beste lau zauritu egin dituzte, haietako bat poliziako ofiziala. Kirkuken hildako bi lagunak ere zibilak direla jakinarazi dute.

2004ko azaroaren 18a
16:02
Entzun
Bagdaden atentatua egin duten komisariako ofizial Kamal Furqudek jakinarazi duenez, atentatu horren helburua AEBetako konboy bat zen. Uste dutenez, bonba-auto batekin egin dute atentatua, eta suizida batek egin du. Izan ere, autoa lehertu denean, konboyaren atzetik zihoala esan dute.

Kirkuken, errepideko bidegurutze batean eztanda egin du lehergailu batek, eta bi zibil hil dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.