Poliziak dira hildakoak, eta hamalau lagun zauritu dira. Zaurituen artean, berriz, hamabi dira poliziak, eta bi zibilak. Sinai penintsula iparraldeko Al Arix hirian gertatu da erasoa, epaile ugarik ostatu hartutako Swiss Inn hotelean. Hiru atentatugileak ere hil dira.
Iragan igandean eginiko hauteskundeak ikuskatzera joanak ziren epaileak penintsulara. Bozetan, ez zen istilurik izan lurralde horretan, eta parte hartzea ere oso urria izan zen.
Sinai iparraldean ezarrita daude hainbat talde armatu; besteak beste, Wilayat Sina Estatu Islamikoaren Egiptoko adarra. 2013ko uztailaz geroztik, talde horrek areagotu egin ditu segurtasun indarren aurkako erasoak. Gainera, talde horrek bere gain hartu zuen urriaren 31n Sinain Errusiako hegazkin baten aurka eginiko erasoa.