MunDUA

Lau lagun hil dituzte Libanon, Al Fatako buruzagi baten aurkako atentatuan

Al Kamal Medhat alderdiko agintaria dago hildakoen artean. Palestinako iheslarien gune batetik gertu izan da erasoa.

2009ko martxoaren 23a
18:45
Entzun
Al Kamal Medhat Al Fata alderdiko buruzagia eta beste hiru lagun hil dira leherketa batean gaur eguerdian Libanon. Hala ere, atentatua PAEko buru Abbas Zakiken aurkakoa zela uste du Poliziak. Zakik eztanda gertatu baino minutu batzuk lehenago ihes egin zuen erasotua izan zen autoaren oso antzeko ibilgailu batean. Medhaten bizkarzaina, Akram Daher Palestina Askatzeko Erakundeko Kiroletako arduraduna eta Mohamed Shade ordezkari palestinarra ere hil dira leherketan.

Atentatua irmoki kondenatu du Osama Hamdam Libanoko Hamaseko ordezkariak. Horrelako erasoekiheslari palestinarren guneak ezegonkortzea dutela helburu adierazi du Hamdamek.

Mie Mie Palestinako iheslarien gunetik gertu izan da erasoa, Sidon herriaren ondoan.

Lehergailua 20 kiloz osatuta zegoen eta Libanoko Polizia erasoaren egileak nortzuk izan diren ikertzen ari da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.