Iraken okupazioa

Lau lagun hil eta 40 matxinatu atxilotu dituzte

Irakeko Barne Ministeritzako Departamentu "Antiterroristako" Dija koronelaren kontrako atentatua egin dute gaur Bagdaden. Dija koronela ez dute hil, baina bere bi bizkartzain bai. Kirkuken, berriz, Irakeko Goardia Nazionaleko bi polizia hil dituzte tiroka. Bestalde, erresistentziako kideen kontrako operazioa abiatu zuten atzo, eta dagoeneko, ustezko 40 errebelde atxilotu dituzte.

2004ko azaroaren 24a
11:19
Entzun
Irakeko Barne Ministeritzako Departamentu "Antiterroristako" Dija koronelaren kontrako atentatua egin dute gaur Bagdaden. Dija koronela ez dute hil, baina bere bi bizkartzain bai.

Kirkuken, berriz, Goardia Nazionaleko kideak erasotu dituzte, tiroz. Erresistentziak egindako erasoan, bi polizia hil dituzte, eta beste bi zauritu.

40 Irakiar atxilotuta

Erresistentziako kideen kontra operazio militar handia abiatu zuen atzo Irakeko Gobernuak, eta dagoeneko, gutxienez 40 lagun atxilotu dituzte.

Atxilotutako guztiei hainbat atentatutan parte hartzea leporatzen diete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.