Turkia

Lau legebiltzarkide kurduren 15 urteko espetxe zigorra berretsi du Turkiako Justiziak

1994an lau legebiltzarkide kurduri ezarritako zigorra berretsi du gaur Turkiako Estatu Segurtasunerako auzitegi batek: hots, 15 urteko espetxeari eutsi dio. Zigortuetako bat Layla Zana da, kurduen aldeko Alderdi Demokratikoko legebiltzarkidea ez ezik, giza-eskubideen aldeko ekintzaile ezaguna. Hain zuzen ere, oinarrizko eskubideen defentsa zela medio, Sajarov saria eman zion Europako Legebiltzarrak Zanari. Lau legebiltzarkide kurduen kontrako epaiketa Europako Giza-Eskubideen Tribunalak eskatuta errepikatu da. Orain, Turkiako Auzitegi Gorenean helegitea aurkezteko aukera dute zigortuek.

2004ko apirilaren 21a
13:54
Entzun
Gainerakoan, 2005eko ekaina arte espetxean edukiko dituzte.

Layla Zana, Hatip Dicle, Orhan Dogan eta Selim Sadak, lauak kurduen aldeko Alderdi Demokratikoko Legebiltzarkideak, legez kanporatutako PTK Kurdistango Langileen Alerdiarekin harremanak izategatik zigortu zituzten 15 urteko espetxera, 1994an.

Yusuf Alatas abokatuak iragarri du Turkiako Auzitegi Gorenak ez badu zigorra bertan behera uzten Europako Auzitegira joko dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.