Israelgo eta Libanoko armadaren arteko borroketan hiru soldadu libanoar eta kazetari bat hil dira gaur, Israel eta Libano arteko mugan, Libano hegoaldean. 45 urteko teniente koronel israeldar bat ere hil da borroketan eta beste bi militar israeldar larri zaurituta daude.
EFE albiste agentziak adierazi duenez, soldadu israeldarrek hesi teknikoa deritzon lekuko zuhaitzak moztu nahi izan dituztenean hasi dira borrokak. Hesi horren aurretik dago lerro urdina deiturikoa, Nazio Batuen Erakundeak markatutako lerroa. Lerro hori 2000. urteko maiatzean egin zuten, israeldarrek Libano hegoaldetik atzera egingo zutela bermatzeko, 22 urteko okupazioaren ondoren.
Israeldarrek eta libanoarrek hasieran airera bakarrik egin dute tiro, baina handik gutxira, morterozko 10 obus jaurti dituzte israeldarrek. Horietako bat Libanoko armadaren posizio batetik gertu lehertu da, eta hildakoak eta zaurituak eragin ditu. Ondoren, bi ordu baino gehiago iraun dute borrokek.
Une honetan, bertsio kontrajarriak ari dira ematen bi aldeak. Eta elkarri leporatu diote gertatuaren errua.
MunduA
Lau libanoar eta israeldar bat hil dira borroketan
Israelgo eta Libanoko armadaren artean goizean sortutako borroken ondorioz hil dira, Libano hegoaldean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu